128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko S-16 sektorean. Araudia

San Adriango Udalak, 2012ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehena.–Behin betiko onestea San Adriango Udal Plan Orokorrean aldaketa bat egitea, plan horretako S-16 sektorearen determinazio xehatuak ukitzen dituena eta Ramiro Puerta Martínezek aurkeztu zuena Palma Verdeko jabekideen erkidegoaren izenean. Onesten da bat etorriz "San Adriango (Nafarroa) Udal Plan Orokorreko S-16 sektorea banatzeko proiektua" deritzonaren testu bateginarekin. Testu hori, 2012ko irailekoa, Jesús M.ª Salvador Salvador arkitektoak idatzi zuen, eta José Martín Errea Rodríguez arkitektoak emaniko txostenaren arabera (1315/12 erregistro-sarrera, irailaren 24koa), barne hartzen ditu aldaketa horren hasierako onespenaren erabakian ezarririko determinazioak.

Bigarrena.–Udal Plan Orokorrean egin aldaketari 5/2012 zenbakia eman zaio. Egungo Udal Plan Orokor hori 2010eko irailaren 13an jarri zen indarrean (2010eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

Hirugarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat, behar bezala eginbideturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko."

Argitara ematen da erabaki hori eta hirigintza-araudia, bete beharrez arlo honetan indarrean den araudia. Iragarki bat argitaratu zen 2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 4an, baina hartan ez zen erantsi aipatu den hirigintza-araudia.

San Adrianen, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2508346