128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen dituena aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak, 2025eko uztailerako

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

«Ikusirik Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorraren txostenak, eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan, 1. eta 4. artikuluetan (agiri horiek espedientean daude),

ERABAKITZEN DA:

1. 2025eko uztailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne), 1. eta 2. sektoreetako egoitza-txartela dutenek aparkatzeko eremu murriztua izanen da 2. sektoreko zati hau: Nafarroa Behereko etorbidea, Oliveto Kondearen etorbidea, Armada etorbidea, Pio XII.aren etorbidea eta 1. sektorearekiko muga. Era berean, 1., 2. eta 6. sektoreetako egoiliarrendako aparkatzeko eremu murriztua izanen da Larraina elkartearen ondoko eremua.

Orobat, 1. eta 8. sektoreetako egoitza-txartela dutenek soilik erabiltzen ahalko dute zezen eskorten aldeko aparkalekua.

Egoiliarrek aparkatzeko prestatuko da kirol pista bat, zehazki, Domingotarren Irakaskuntzako Fundazioarena (Santo Tomás ikastetxea), Arga Ibaia kalean dagoena, 2025eko ekainaren 20tik hasi eta 2025eko uztailaren 20a arte (biak barne).

2. 2025eko uztailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne), eremu laranjakoak izanen dira, egunaren hogeita lau orduetan, aurreko paragrafoan sartu ez den 2. sektoreko zatia eta 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. sektoreak.

Salbuespena izanen dira honako hauek: Kaiko kalean (9. sektorea) dagoen iraupen luzeko aparkalekua, arautuko baita urteko gainerako aldiaren modu berean; Renferen geltokiko aparkalekua, jarraituko baitu gorria izaten, urteko gainerako aldian bezala; eta, azkenik, hilerriaren ingurua, zeinetan lehen ordua doakoa izanen baita eta gainerako orduetan (eguneko 24 orduak) laranja.

3. 2025eko uztailaren 15etik 31ra (biak barne), denbora mugatuko aparkatze-sistemak funtzionatuko du urtearen gainerako aldian bezala».

Iruñean, 2025eko ekainaren 17an.–Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2508701