1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
181E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Cristina Fernández Marañón andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuko Berrikuntza eta Ikuskapen Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Cristina Fernández Marañón andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuko Berrikuntza eta Ikuskapen Ataleko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko ekainaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen du burutza betetzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 10ean.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.
Iragarkiaren kodea: F2508394