128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Udalaren karga-tasak, indizeak, ehunekoak, tasak eta prezio publikoak 2025erako

Leatxeko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin ohiko bilkuran, finkatu zituen 2025eko ekitaldian indarrean izanen diren udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, ondotik heldu diren bezala:

–Lurraren kontribuzioa, bai hiri-lurreko bai landa-lurreko ondasunetarako, ondasunen katastro-balioaren gaineko urteko %0,25eko karga-tasa unitarioa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %3,4 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea: %1,425.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Sortzapenaren unean lurren balioari aplikatu beharreko koefiziente gisa finkatzen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %14,00 izanen da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Leatxen, 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2508948