128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete beharrez Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabost egun baliodunean egonen dela jendaurrean, Alkatetzaren Etxean, tokiko ehiza-barruti bat eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Itzalle (Galoze).

Raja mendia (jabeak: Itzalleko Kontzejua-Urraulgoiti).

Erripalda-Otzate (Gorza).

Itzallen (Zaraitzu), 2025eko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2508922