128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzuen arduradunaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Lehendakaritzaren 2025eko ekainaren 6ko 06/2025 Ebazpenaren bidez, eta epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Carlos Ezkurra Leonet izendatu da Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzuen arduraduna, lan-kontratudun finkoen araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.

Kontratua sinatzeko eguna 2025eko uztailaren 1a izanen da.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Etxalarren, 2025eko ekainaren 9an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2508315