2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, kulturako eta jaietako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena
Kulturako eta jaietako teknikariaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketaren hautaproben kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an), Azkoiengo Udalak, 2025-0548 Dekretuaren bidez, erabaki zuen David Echeverría Irigaray izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia. Izendatutako izangaiak 2025eko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2508574