128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin C mailako toki garapeneko teknikariaren lanpostu bat (turismoa -merkataritza-industria). Izendapena

Azkoiengo Udalak, 2025-0547 Dekretuaren bidez, erabaki du Maite Caspe Garrido izendatzea, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, toki garapeneko teknikariaren lanpostu bat (turismoa -merkataritza-industria), C mailakoa, betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia 2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an). Izendatutako izangaiak 2025eko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2508542