128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, garbiketako gainbegiralearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Garbiketako gainbegiralearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketaren hautaproben kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an), Azkoiengo Udalak, 2025-0542 Dekretuaren bidez, erabaki zuen Ana María Casado Cacho izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia. Izendatutako izangaiak 2025eko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2508534