128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren osaera partez berritzen duena.

Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legeak 48. artikuluan ezartzen duenez, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseilua sortuko da herritarren parte-hartzeari lotutako gaietan kontsultak egiteko eta parte hartzeko organo goren gisa.

Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariaren maiatzaren 27ko 34/2024 Foru Aginduaren bidez, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bederatzi ordezkarien kasuan, herritarren partaidetzaren arloko eskumenak dituen zuzendari nagusiak proposatuta, aldatu behar da, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiko titular gisa, orain arte batzordeko kide izan dena, Luis Campos Iturralde jauna alegia. Horren ordez, José Ramón García de Eulate Jiménez jauna izendatzen da, bera baita gaur egun Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia.

Nafarroako toki entitateen lau ordezkariei dagokienez, Tuterako Udalaren kasuan, Victoria Alcalá Pérez-Fajado andrea izendatu zen titular eta Fernando Ferrer Molina jauna ordezko. Toki entitate horrek eskatuta, proposatzen da aldatzea kide titularra, Fernando Ferrer Molina jauna izan dadin, eta ordezkoa, Victoria Alcalá Pérez-Fajado andrea izan dadin.

Erakundeak eta elkarteak ordezkatzen dituzten sei kideen kasuan, Gurutze Gorria elkarteak eskatu du titularra eta ordezkoa aldatzea; orain artekoak Carolina Castillejo Hernández andrea eta Eduardo de la Gracia Fernández jauna izan dira, hurrenez hurren. Horien ordez, María Esther Fernández Razquin andrea izendatzen da titular eta Sarah Macho Fernández andrea ordezko.

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEN) ordezkari gisa, aldatu behar da ordezko kidea; orain artekoa Raquel Pérez Ayerra andrea izan da. Horren ordez, Paula Díaz Echalecu andrea izendatzen da entitate horren ordezko.

Horiek horrela, eta Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen martxoaren 22ko 31/2023 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluaren arabera esleituta ditudan eskudantziak baliatuta,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluko kide hauek, eta egindako zerbitzuak eskertzea: Luis Campos Iturralde jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkaria, herritarren parte-hartzearen arloko eskumenak dituen zuzendari nagusiak proposatuta; Carolina Castillejo Hernández andrea eta Eduardo de la Gracia Fernández jauna, erakundeen eta elkarteen ordezkariak; eta Raquel Pérez Ayerra andrea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEN) ordezkaria.

2. Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari gisa:

–Titularra: José Ramón García de Eulate Jiménez jauna, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia.

b) Nafarroako toki entitateen ordezkari gisa:

–Titularra: Fernando Ferrer Molina jauna, Tuterako Udaleko Herritarren Partaidetzako zinegotzia.

–Ordezkoa: Victoria Alcalá Pérez-Fajardo andrea, Tuterako Udaleko goi mailako teknikaria eta Antolaketa eta Kalitateko koordinatzailea.

c) Herritarren parte-hartzearen arloan diharduten erakunde, elkarte edo entitateen ordezkariak:

–Titularra: María Esther Fernández Razquin andrea, Nafarroako Gurutze Gorria ordezkatuz.

–Ordezkoa: Sarah Macho Fernández andrea, Nafarroako Gurutze Gorria ordezkatuz.

–Ordezkoa: Paula Díaz Echalecu andrea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa ordezkatuz (CEN).

3. Foru agindu hau igortzea Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusira, Tuterako Udalera, Gurutze Gorria elkartera, Nafarroako Enpresaburuen Konfederaziora, Luis Campos Iturralde jaunari eta José Ramón García de Eulate Jiménez jaunari, eta jakinaraztea gainerako interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2508431