128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen 10 lanpostu, osagarridunak, oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen 10 lanpostu, osagarridunak, oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:

Txanda irekia.

MAITE MURILLO ASURMENDI

ALICIA BARBERENA MARTINICORENA

NAGORE ÁLVAREZ LUJUA

PATRICIA LAZCANO IZTUETA

INMACULADA ITURMENDI HERNÁNDEZ

MARINA GIL IBARRA

ANDREA MORENO LURI

ANA RUIZ UNANUA

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

Proposatutako izangaiei eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezatela Iruñeko Udalaren erregistro orokorraren bidez, proposamen hau deialdiaren web-fitxan argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2025eko ekainaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2508631