2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen 12 lanpostu, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkionak. Izendapenean atzera egitea
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko ekainaren 9an egindako bilkuran:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen hainbat izangai familia-langilearen lanposturako izendatzea, familia-langilearen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren esparruan; lanpostuok aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkio.
Erabaki horretan eten egin zen, besteak beste, 15851874K hautagaiaren izendapena, ezinbesteko kasua alegatu baitzuen.
Behin amaituta egiaztatutako ezinbesteko kasua, eta zegokion azterketa medikoa egin ondoren, deklaratu da aipatu izangaia ez dela gai esleitu zitzaion familia-langilearen lanpostua betetzeko.
Horrenbestez, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Atzera egitea 15851874K izangaiaren izendapenean familia-langilearen 2-408200-113 zenbakidun plazarako.
2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2508387