2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASTEJÓN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, ari dadin lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere. Izendapena
Castejongo Udaleko alkateak, Noelia Guerra Lafuentek, 2025eko ekainaren 9an, ebazpen hau eman du:
2025eko maiatzaren 9an 542. Ebazpena eman zen, zeinaren bidez agintzen baitzen bertan behera uztea hautaproben oposizioaldiko bigarren zatia, honako honi dagokionez: oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, ari dadin lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere. Orobat, erabaki zen lorezaintzako probako bigarren zatia errepikatzea, zeina egina baitago jada, eta, hala, hautapen-prozesuari bukaera eman zaio.
Horretarako izendatutako kalifikazio epaimahaiak zerrenda bat egin du, prozesua gainditu duten izangaiekin, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, eta izendapen proposamena egin du.
Kontuan hartuz ezen, deialdi honen 7. oinarriaren arabera, alkate honi dagokiola izendatzea eta, beraz, kontratatzea puntuaziorik handiena lortu duen pertsona.
Aintzat harturik indarreko legeriak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arau hauek ematen dizkidatenak: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) eta 102.2 artikuluak (lege horren bidez arautu ziren Toki Araubidearen Oinarriak) eta 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Izendatzeko eta, beraz, kontratatzeko proposamena egitea Alex Garcés Diagoren alde, lan-kontratudun finkoa izan dadin Castejongo Udalaren zerbitzura, berak lortu baitu puntuaziorik handiena hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan, deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko, Castejongo Udalaren zerbitzura.
Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 7.2 oinarrian adierazten den dokumentazioa, 10 egun naturaleko epean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Bigarrena.–Izendapen proposamena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Hirugarrena.–Behin betiko onestea ondoren azaltzen diren kalifikazioak, egin dadin aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda, hautapen-prozesuko bigarren proba honetan parte hartu bai baina plaza lortu ez dutenekin:
NANa | PUNTUAK |
78741681P | 61,5 |
44146054S | 58,5 |
Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.
Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei eta Nafarroako Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Castejonen, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2508301