128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez familia-langilearen lanpostu bat lan-kontratuaren bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Kalifikazio-epaimahaiak oposizio-lehiaketaren balorazioa egin ondoren, Artaxoako Udalean Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aritzeko xedez familia-langilearen lanpostu bat lan-kontratuaren bidez betetzeko, parte hartu duten izangaiei dagokienez, proposatu da Elba Jimeno Urroz kontratatzea, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.

Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 7. oinarrian adierazten den dokumentazioa, 30 egun naturaleko epean, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2025eko ekainaren 5ean.–Epaimahaiburua, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2508286