2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, bete dadin hirigintzako teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapena
2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean, argitaratu zen deialdi bat, bete zedin hirigintzako teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Deialdiaren hautaketa-prozesua bukaturik, eta bete beharrez xedatua dagoena deialdiaren 9. oinarrian eta 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Alkatetzak 637. Ebazpena eman zuen 2025eko ekainaren 19an. Haren bidez Usue Beraza Sardonil izendatu da Antsoaingo Udaleko funtzionario, jardun dezan hirigintzako teknikariaren lanpostuan, (lanpostuak 12001 kodea du erakundearen plantilla organikoan).
Interesdunari jakinarazten zaio lanpostuaz jabetu beharko duela, legez ezarritako moduan, 2025eko uztailaren 1ean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2025eko ekainaren 19an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2508878