128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

422E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarduera proiektu honi buruzko ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita: "Hondakin plastikoen balorizazio-tratamendua". Jarduera hori Soraurenen egiten da (Ezkabarte) eta sustatzailea Manipulados Ulzama SL da.

2025eko urtarrilaren 14an, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, organo substantiboa den aldetik, goian aipatutako espedientearen ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari.

Deskribatutako proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 9. multzoko b) atalean sartzen da proiektua. Beraz, bertan ezarritakoarekin bat, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Sustatzailea Manipulados Ulzama SL da eta jarduera, hots, plastiko eta paper hondakinak kudeatzea hondakin horiek prozesatuz, manipulatuz eta biltegiratuz, Ezkabarteko 14. poligonoko 556. lurzatian egiten da, Soraurenen. Jarduerak jarduera-lizentzia (2001eko abenduaren 27a) eta irekitzeko lizentzia (2003ko irailaren 25a) ditu. Orain aurkeztu den proposamenak, zeini orain arte ez baitzaio ingurumen inpaktuaren ebaluaziorik egin, zehaztasun handiagoz definitzen du jarduera, eta gehitu egiten du Ezkabarteko 14. poligonoko 557. lurzatiko eraikin eta instalazioei gaur egun ematen zaien erabilera (lurzati hori Ezkabarteko 14. poligonoko 556. lurzatiaren ondoan dago). Ikus txosten honen I. eta II. eranskinak.

–Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren tramitazioa.

Aurkeztutako ingurumen dokumentazioa bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua izapidetzeko zehaztutako edukiarekin. Dokumentazio horretan, alternatiben azterketa bat jasotzen da, eta bertan lehenesten da legeztatzea jardueraren zabalkunde hori, jadanik eginak dauden instalazioetara hedatuko baita, betiere behar diren neurri zuzentzaileak ezarrita, beste alternatiba batzuen aurretik, hala nola zabaltzearen xedeko instalazioak ez erabiltzea edo jarduera uztea eta/edo lekualdatzea. Proiektuaren eta jardueraren inguruko ingurune naturalaren deskribapena ere jasotzen du, eta, azkenik, inpaktuen balorazioa eta aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak jasotzen ditu.

Goian aipatutako abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak kontsulta egin die eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei. Zehazki, honako hauei egin zaie kontsulta: Ezkabarteko Udalari, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari (Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta ingurumena babesteaz arduratzen diren 4 elkarteri (Ekologistak Martxan Iruñea, Gurelur-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa, Lurra-Lurra Babesteko Elkartea eta Sustrai Erakuntza Fundazioa).

Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak honako hau jakinarazi du: "Proiektuaren kokapenagatik, lurzoru urbanizaezinean kokatzeko baimena behar du, eta bertan zehaztuko dira behar diren hirigintza-baldintzak. Bestalde, sustatzaileak proiektua Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakian ezarritako teknika erabilgarri onenetara egokitzeko betebeharra du (erabaki horren bidez ezartzen dira hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauarekin). Hori guztia dela eta, planteatutako proiektuaren ondorioz, ez da aurreikusten ingurunearen ingurumen kalitatearekin bateraezina izan daitekeen ukipenik. Baliabideen kontsumoa eta emisio atmosferiko eta akustikoek, isurketek eta sortzen diren hondakinek eragindako ukipenak ingurumen baimen integratuaren izapidean ebaluatuko dira (izapide hori kontsultaren xedeko ingurumen ebaluazioaren izapidearekin batera egiten ari da).

Iruñean, 2025eko maiatzaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Urtean 2200 tona inguru jasoko dira honako plastiko hondakin hauetatik (07 02 13 EHZ kodea), zeinak jarduera garatzeko erabiliko diren lehengaiak izanen baitira: dentsitate txikiko polietilenoa eta dentsitate handiko polietilenoa, polipropilenoa eta abs plastikoa. Hondakin horiek kanpoan biltegiratuko dira, dentsitate txikiko polietilenoa eta poliestirenoa izan ezik, hezetasunak zaildu egiten baitu industria-prozesuetan manipulatzea.

Birrintze-lerroan lehengaien %25 prozesatuko da, eta bertan hiru eragiketa eginen dira: eskuz bereiztea behar ez diren materialak (papera eta kartoia, elementu metalikoak, berreskuratu ezin diren beste plastiko batzuk); birrintzea, non hondakinak zatitzen baitira eta, zatiekin, errota bat elikatzen baita, produktua 10-12 mm-ko granulometriara txikitzen duena; eta, azkenik, errotatik lortutako produktua big bag-etan zakuratzea, zuzenean saltzeko.

Estrusio-lerroan eragiketa hauek egiten dira: produktua jasotzen da (garbi iristen da) eta birrintzeko eta zatikatzeko ekipo batean sartzen da zuzenean. Horren ondoren, elikatze-zinta baten bidez, berez estrusioa den prozesura igarotzen da, materiala finketa-errota bat duen tobera batean sartuta. Errota horrek haustura eta marruskadura handia eragiten ditu, materiala berotuz, harik eta ore bat sortu arte, torloju berotu batean sartzen dena, eskatutako jariakortasuna lortzeko. Ondoren, material ez-puruak iragazten dira, materiala gasgabetu, hariak sortu eta zerra birakari batekin ebakitzen dira, grantza osatzeko. Ondoren, uretan hozten da, eta, ondoren, ura birzirkulatu egiten da, eta grantza lehorra bidalketa-ontzietara eramaten da.

Proiektu teknikoak adierazten du ez dela industria-isurketarik sortuko, ur beltzak Iruñerriko Mankomunitatearen saneamendu sistemara isuriko direla eta euri-urak lurzatiaren sare propioan bilduko direla.

II. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN INFORMAZIO GRAFIKOA

Iragarkiaren kodea: F2507603