1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
88/2025 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean "Cal Industrial" maniobra-zentro berriaren proiekturako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: SAT11624.
2024ko uztailaren 8an, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere, Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean "Cal Industrial" maniobra-zentro berriaren proiekturako.
Aurkezturiko dokumentazio teknikoaren arabera, "Cal Industrial" (910343369) maniobra-zentro berri bat jartzeko asmoa dago, etxola motakoa eta ebakidura baxuko SF6ko 3L+1A gelaxka telemandatuen konfigurazioa duena, Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean, 1. poligonoko 385. lurzatian. Gainera, HEPRZ1 12/20 3(1x240) AL+H16 motako eroalea jarriko da, 13,2 kV-ekoa, lurpeko linearen 9 metroko luzeran, 4512-01 "Biurrun-Noain" linearen eta "Cal Industrial" maniobra-zentro berriaren artean.
Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), 30 egun baliodunez jendaurrean jarri ziren proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretarako, iragarkia paratu zen 2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22koan, eta 2024ko urriaren 23ko Diario de Navarra egunkarian; orobat, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen.
2024ko abenduaren 23an, Tebas-Muru Artederretako Udalak alegazioa aurkeztu zuen zeinetan Tebasko Kontzejuak haren desadostasuna adierazten baitzuen eta aurka agertzen baitzen sustatzailearen alde egindako onura publikoko deklarazioarekin, Tebasko Kontzejuarena den herri-lurren espazioaren desjabetu eta okupatzeko.
Alegazioa sustatzaileari bidali ondoren, 2025eko urtarrilaren 8an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurkeztu erantzunean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149.2 artikuluan ezarritakoa gogorarazi du. Izan ere, horrek adierazten du onura publikoko deklarazioak "berekin baimena ekarriko duela instalazio elektrikoa jar dadin jabari, erabilera edo zerbitzuko lurretan, estatuko edo autonomia-erkidegoetako ondare-lurretan, probintziako edo udalerriko berezko edo herri-lurretako erabilerako publikoko lurretan, horietako obra eta zerbitzuetan eta zortasun publikoko eremuetan, edo horietatik igaro dadin". Horrenbertzez ez da beharrezkoa gauzatzea ukitutako herri-lurren desafektazio prozedura, aplikatzekoa izanik urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 151. artikulua (foru dekretu horren bidez Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onetsi zen). Nolanahi ere, helarazi dute, baita ere, aipatu dekretuaren 151. artikuluaren arabera, edozein unetan, libreki hitzartzen ahalko dela beharrezko ondasun eta eskubideen titularrekin ondasun eta eskubide horiek eskuratzea, elkarrekin ados jarrita.
Azaldutakoaren arabera, ezesten da aurkeztutako alegazioa.
Bertzalde, espedientean honako ebazpen hauek daude jasota:
–Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 12an emandako 401E/2024 Ebazpena, ingurumen ukipenen txostena ematen duena proiektuaren alde, baldin eta haren exekuzioan aplikatzen badira ingurumen ebazpenean adierazitako neurriak.
–230E/2025 Ebazpena, maiatzaren 21ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ematen baita proiekturako, hirigintzako ebazpenean bertan zehazten diren determinazioak betetzeko baldintzarekin.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea proiektu horretarako eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa ematea.
Adierazitakoarekin bat, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean egitekoa den "Cal Industrial" maniobra-zentro berriaren proiekturako, onesten baita aurkeztutako proiektua, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea lanak egiteko.
2. Baimen hauek emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren bertze xedapen batzuekin.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU entitatea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da.
6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau Tebas-Muru Artederretako Udalari eta Tebasko Kontzejuari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
ERANSKINA.–"CAL INDUSTRIAL" MANIOBRA-ZENTRO BERRIA EGITEKO PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, TEBAS-MURU ARTEDERRETAKO UDAL-MUGARTEAN. SAT11624
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Pol. | Lurz. | Katastroko erref. | Lur mota | Kutxatilak | Kanalizazioa (Lur azpiko linea) | Aginte Z. |
Kop. | Okup. m² | Luzera m | Zabal. m | Okup. m² | Okup. m² |
Tebasko Kontzejuko herri-lurra | Tebas-Muru Artederreta | 1 | 385 | 310000000002402658LK | Basoa-Larreak | 1 | 1,00 | 3,00 | 0,84 | 2,52 | 17,74 |
Iragarkiaren kodea: F2507667