1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
606/2025 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez epea irekitzen baita interesa duten pertsonek eskaera aurkez dezaten gaikuntza eman dakien, 2026. urtean, Nafarroako Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren baitan hortzetako osasun laguntza emateko.
Abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programa arautu zen.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduaren bidez, Nafarroan, Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan, aho-hortzetako osasun laguntzaren zerbitzuak emanen dituzten profesionalak gaitzeko prozedura ezarri zen.
Ikusirik programa horren koordinatzaileak eta Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak 2025eko maiatzaren 27an egindako txostena, non proposatzen baita epe bat irekitzea aho-hortzetako osasun laguntza abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eman nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek horretarako gaikuntza lortzeko eskaera aurkez dezaten, betiere Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.
Horrenbestez, bat etorriz Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduaren 3.2 artikuluan ezarritakoarekin, agindu horren bidez ezarri baitzen Nafarroan, Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan, hortzetako osasun laguntzaren zerbitzuak emanen dituzten profesionalak gaitzeko prozedura,
EBAZTEN DUT:
1. 45 egun naturaleko epea irekitzea 2026. urtean Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan aho-hortzetako osasun laguntza eman nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek aurkez dezaten horretarako gaikuntza lortzeko eskaera, betiere Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduaren 2. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Erabili beharreko eskabidearen eredua foru agindu horren I. eranskinean ageri da. Eskabidearekin batera, eranskin horrexetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.
2. Jada gaituta dauden eta 2026an gaikuntza horri eutsi nahi dioten pertsona fisiko edo juridikoek, adierazitako 45 egun naturaleko epean, gaikuntzarako baldintzak betetzen jarraitzen dutela adierazten duen adierazpen bat aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, gertatu diren aldaketak jakinarazi beharko dituzte. Hori guztia Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduaren II. eranskinaren arabera.
3. Eskabidea (I. eranskina) edo II. eranskina modu digitalean sinatuko dira, eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez edo horretarako ezartzen den sistema telematikoaren bidez aurkeztuko dira. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aho-hortzetako Osasunaren Atalera zuzenduko dira.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Aho-hortzetako Osasunaren Atalera eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren koordinatzaileari igortzea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluarekin.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2507717