1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1695/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela María Lusarreta Baztán andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa), zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatu zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Behin bukaturik merezimenduen balorazioa, eta argitara emanik parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak, kalifikazio epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena igorri zuen, puntuazio handiena duten eta deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 21ean.
Gero, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 17ko 140E/2024 Foru Aginduaren ondoren, kalifikazio epaimahaiak beste izendapen edo kontratazio proposamen bat igorri zuen, puntuazio handiena zuten eta deialdiko betebeharrak betetzen zituzten izangaiak adierazita, eta izangai horiek izendatu eta kontratatu ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2516/2024 Ebazpenaren bidez, abenduaren 23ko 4759/2024 Ebazpenaren bidez, martxoaren 11ko 730/2025 Ebazpenaren bidez eta apirilaren 28ko 1136/2025 Ebazpenen bidez.
Azken izendapenaren ondoren, izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako.
Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, plazan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, plazaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, plaza huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Azaldutakoaren arabera, eta, horretan oinarrituta, 2025eko ekainaren 6an, laugarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan María Lusarreta Baztán andrea sartu zen, puntuazio hurrenkeraren arabera ondo-ondotik ageri zen izangaia zelako.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea bidezkoa dela María Lusarreta Baztán andrea kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean administrari lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 72556 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Osasun Departamentuko Elizondoko OOLTari atxikita dago, Arizkunen du destinoa, eta betebehar hau du ezarrita: kondenatua ez izatea, epai irmo baten bidez, sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik edo gizakien salerosketagatik.
2. Izangaiak dagokion kontratua sinatu beharko du 2025eko ekainaren 30ean, dagokion oinarrizko osasun laguntzako taldean.
Lan kontratu finkoa sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2508713