128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1694/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela Fermín Javier Lacasta Pérez-Ilzarbe jauna kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 2979/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza-laguntzako espezialisten 76 lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 933/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 16an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1380/2024, urriaren 30eko 4121/2024, otsailaren 10eko 939/2025 eta martxoaren 26ko 939/2025 ebazpenen bidez, behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren.

Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako.

Horretan oinarrituta, 2025eko maiatzaren 26an, laugarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan sartu zen zerrendan haren ondotik ageri zen izangaia.

Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea bidezkoa dela Fermín Javier Lacasta Pérez-Ilzarbe jauna kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 38497 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, eta betebehar hau du ezarrita: kondenatua ez izatea, epai irmo baten bidez, sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik edo gizakien salerosketagatik.

2. Izangaiak 2025eko ekainaren 30ean sinatu beharko du kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.

Lan kontratu finkoa sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2508637