128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

767E/2025 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten plaza hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 8ko 886E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 72 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdia 2024ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren maiatzaren 16ko 1243E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, plaza hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa eginda, ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten plaza hutsak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako:

IZANGAIA

PLAZA
ZK.

ZENTROA

DE CARLOS IZQUIERDO, MARIA MERCEDES

71109

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

LANGARICA ESEVERRI, MIRIAM

62113

OSASUN MENTALEKO ZENTROA (ID-ANTSOAIN)

RUIZ FELIU, MIGUEL ANGEL

67706

OSASUN MENTALEKO ZENTROA (IA-ALDE ZAHARRA)

CORREA OSPINA, OLGA LUCIA

69922

REINA SOFÍA OSPITALEA-TUTERA

2. Izendatutako lehiakideek 2025eko uztailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuen jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien plazan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2508434