1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
753E/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla zenbait espezialitatetako arloko fakultatibo espezialisten plaza huts batzuk, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdian eskaini zirenak, den-denak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 9an emandako 663E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 105 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Deialdi horretan, besteak beste, honako espezialitate hauetako plaza hutsak eskaini ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako: Digestio Aparatuko arloko fakultatibo espezialisten 2 plaza huts, Geriatriako arloko fakultatibo espezialisten 7 plaza huts, Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza huts, Mikrobiologia eta Parasitologiako arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza huts, Pneumologiako arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza huts eta Onkologia Medikoko arloko fakultatibo espezialistaren 3 plaza huts.
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta aurreko paragrafoan adierazitako espezialitateetan izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lanpostu horiek bete gabe gelditu direla deklaratzea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan arloko fakultatibo espezialisten plaza huts batzuk, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskaini zirenak, espezialitate hauetakoak:
–Digestio Aparatuko arloko fakultatibo espezialisten 2 plaza huts.
–Geriatriako arloko fakultatibo espezialisten 7 plaza huts.
–Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza huts.
–Mikrobiologia eta Parasitologiako arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza huts.
–Pneumologiako arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza huts.
–Onkologia Medikoko arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza huts.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzari, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) artikuluan xedatutakoarekin eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.
Iruñean, 2025eko ekainaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2508245