1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
143E/2025 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Javier Larrea Velilla jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Javier Larrea Velilla jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko burua.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 16an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.
Iragarkiaren kodea: F2508619