1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1555/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuan aritzeko, eta plazak esleitzen baitira.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, betetzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 92/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak zenbait kontratazio proposamen egin zituen, non puntuazio handienak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazi baitziren. Ondoren, izangai horiek kontratatu egin ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenaren bidez, irailaren 23ko 3441/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 27ko 183/2025 Ebazpenaren bidez, azaroaren 21eko 4409/2024 Ebazpenaren bidez, otsailaren 10eko 423/2025 Ebazpenaren bidez eta apirilaren 7ko 1044/2025 Ebazpenaren bidez.
Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, hiru izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, plaza huts hori ere beteko dela, deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan.
Azkenik, puntuazio hurrenkeraren arabera hurrengoak ziren bi izangaiek uko egin diote hautapen prozesuari.
Azaldutakoaren arabera, eta horretan oinarrituta, 2025eko maiatzaren 20an, bosgarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Carmelo Erce Echeverría jauna, Ana Oricain Itoiz andrea eta María Yolanda Álvarez Murugarren andrea sartu ziren, zerrendan haien ondo-ondotik ageri ziren izangaiak izateagatik.
Carmelo Erce Echeverría jaunak uko egin dio aipatutako hautapen prozesuari.
Gainerako izangaiek aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea Ana Oricain Itoiz andrea eta María Yolanda Álvarez Murugarren andrea kontrata daitezela lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa, zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren izangaiak direlako.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2025eko ekainaren 30ean. Kontratua prest dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko ekainaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
ORICAIN ITOIZ, ANA | 0009429 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
ALVAREZ MURUGARREN, MARIA YOLANDA | 0009440 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2508321