1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1554/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, etxezain lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 147/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 962/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 12an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1378/2024, ekainaren 28ko 2546/2024 eta urriaren 30eko 4116/2024 ebazpenen bidez, behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren.
Azken izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, 6 plaza bete gabe gelditu dira esleipen hartzaileak ezin izan zirelako izendatu, izendapenari edo kontratazioari uko egin ziotelako edo eszedentzian deklaratu zirelako plazaz jabetu ziren edo kontratua sinatu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako.
Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, plazan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, plazaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, plaza huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Azkenik, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako zitazioa jaso duten bi izangaik uko-idazkia aurkeztu dute eta beste bat hautapen prozesutik kanpo geratu da.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta, horretan oinarrituta, 2025eko maiatzaren 6an, laugarren izendapen eta kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta, bertan, zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren izangaiak sartu ziren, puntuazio hurrenkeraren arabera:
ALDUCIN FITERO, JOSE IGNACIO *
ANDRAIZ LABAIRU, FRANCISCO JAVIER
VICENTE FERNANDEZ, IZASKUN
TEJADA SALVATIERRA, MARIA LAURA
GAINZA ERRO, MARIA PIA
RIPODAS EZCURRA, ROBERTO
Adierazi beharra dago Roberto Rípodas Ezcurra jauna ezin dela izendatu, ez baitu aurkeztu deialdiaren 7.3 eta 8.2 oinarrietan eskatutako dokumentazioa.
Gainerako izangaiek epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, etxezain lanpostuan aritzeko:
ALDUCIN FITERO, JOSE IGNACIO *
ANDRAIZ LABAIRU, FRANCISCO JAVIER
VICENTE FERNANDEZ, IZASKUN
2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:
TEJADA SALVATIERRA, MARIA LAURA
GAINZA ERRO, MARIA PIA
3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2025eko ekainaren 30ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2025eko ekainaren 30ean sinatu beharko dute behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko ekainaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK |
ALDUCIN FITERO, JOSE IGNACIO* | 0030900 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | MARTZILLA-MARQUÉS DE VILLENA BHI | FUNTZIONARIOA | MARTZILLA | EREMU EZ-EUSKALDUNA | X | |
ANDRAIZ LABAIRU, FRANCISCO JAVIER | 0034090 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | TUTERA-TORRE MONREAL HBIP | FUNTZIONARIOA | TUTERA | EREMU EZ-EUSKALDUNA | X | |
VICENTE FERNANDEZ, IZASKUN | 0036361 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | AZKOIEN-RIBERA DEL ARGA BHI | FUNTZIONARIOA | AZKOIEN | EREMU EZ-EUSKALDUNA | X | |
TEJADA SALVATIERRA, MARIA LAURA | 0039019 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | IRUÑA-ANDRES MUÑOZ GARDE HBIP | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | |
GAINZA ERRO, MARIA PIA | 0039041 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | ATARRABIA-PEDRO DE ATARRABIA DBHI | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | ATARRABIA | EREMU MISTOA | X | E B2 |
Iragarkiaren kodea: F2508320