1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
170E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Juan María Garaikoetxea Muñoa jauna, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoko burua.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1436/2025 Ebazpenaren bidez, amaiera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko prozedurari. Juan María Garaikoetxea Muñoa jaunak 2025eko ekainaren 18a du lanpostu horretako bere plazaren jabetza hartzeko eguna Osasun Departamentuan. Juan María Garaikoetxea Muñoa jauna Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoko burua da gaur egun. Lanpostu horretarako izendatu zuten bitarte baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 30eko 71/2020 Foru Aginduaren bidez.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Juan María Garaikoetxea Muñoa jauna, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko ekainaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Langileria Bulegoari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2508538