128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

312E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Sonia Soret Eguiluz andrea Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzukoa da.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek izan beharko dute, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Hezkuntza Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Sonia Soret Eguiluz andrea Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko ekainaren 13tik aurrerako ondorioekin. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzukoa da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2508388