128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

73/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, Agustín Oyaga Zalba jauna Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak ezartzen du idazkari tekniko nagusiak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko ekainaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Agustín Oyaga Zalba jauna Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea, 2025eko ekainaren 12tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2508409