1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
32E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nuria Esparza Pardo andrea Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Nuria Esparza Pardo andrea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko ekainaren 13tik aurrerako ondorioekin; egun hori izanen du burutza betetzeko lehenbiziko eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2025eko ekainaren 13an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2508539