1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
691E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Ion Arrazola Caminos jauna Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, Foru Komunitateko Administrazioko ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.
Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena.
Horrenbestez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.
AGINTZEN DUT:
1. Ion Arrazola Caminos jauna Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu honek 2025eko ekainaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiko Lan Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
Iruñean, 2025eko ekainaren 11n–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2508521