128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

71/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, kargutik kentzen duena José Enrique Zabalza Lucea jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko ekainaren hamaikako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Enrique Zabalza Lucea jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria, 2025eko ekainaren 11tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2508406