127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

25-00592 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena deialdi bat, zeinak helburu baitu betetzea hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez

25-00592 gora jotzeko errekurtsoa jarri da Nafarroako Administrazio Auzitegian, hizpide duena deialdi bat, zeinak helburu baitu betetzea hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatean (argitaratu zen 2024ko abenduaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean).

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie gora jotzeko errekurtso bat jarri dela, eta espedientea bidali zaiola Nafarroako Administrazio Auzitegiari. Hori dena, interesdunak hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, egokitzat jotzen badute, beren eskubideak defendatzeko.

Jakinarazten da, jarraikiz azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluari (lege horrek hizpide du herri administrazioen araubidea eta administrazio prozedura erkidea).

Zangozan, 2025eko ekainaren 5ean.–Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2508267