2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 2218. lurzatian. Hasierako onespena
Villatuertako Udaleko alkateak, 2025eko ekainaren 4ko 53 zenbakiko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Iñigo Echeverría Améscoak sustaturiko xehetasun-azterketa, Villatuertako 1. poligonoko 2218. lurzatiko eraikuntzako lerrokadurak aldatzeko (Lizarrako bidea 25).
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.
Villatuertan, 2025eko ekainaren 4an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2508028