2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 502. lurzatian. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko ekainaren 10eko osoko bilkuran, erabaki zuen, gehiengo osoz, hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Natividad Jabat Izuk sustaturik, 1. poligonoko 502. lurzatian. Helburua da etxebizitza berri bat egitea, eraikitako bolumen nagusiaren barnean.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tebas-Muru Artederretan, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2508418