2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Milagrosa auzoko hiri-jarduketarako plan berezia dela eta. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2025eko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-JUN-25 (7/CU).
«Ikusirik Udalbatzak 2024ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez hasiera batean onetsi baitzen 5. poligonoko 217. lurzatian 482 m² desjabetzeko espedientea hastea eta, orobat, hasiera batean onetsi baitzen desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza; eta ikusirik, halaber, Hirigintza Gerentziak 2025eko maiatzaren 9an emandako txosten juridikoa,
ERABAKI DA:
1.–"Milagrosa auzoko hiri-jarduketarako plan berezia - Gelbentzu zinemari erantsitako lokalak" delakoak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea. Horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:
ZENBAKIA ZERRENDAN | POLIGONOA | LURZATIA | AZPIAREA | HIRI UNITATEA | AZALERA OSOA | DESJABETU BEHARREKO AZALERA | TITULARRA |
1 | 5 | 217 | 1 | 1 | 115,20 m² | 115,20 m² | Iruñeko Jaiotzen Elkartea |
2 | 5 | 217 | 3 | 1 | 115,20 m² | 115,20 m² | Iruñeko Jaiotzen Elkartea |
3 | 5 | 217 | 1 | 4 | 93,10 m² | 93,10 m² | Iruñeko Jaiotzen Elkartea |
4 | 5 | 217 | 1 | 3 | 76,00 m² | 76,00 m² | Central de Materiales Eléctricos de Navarra SA. |
5 | 5 | 217 | 3 | 2 | 82,50 m² | 82,50 m² | Central de Materiales Eléctricos de Navarra SA. |
2.–Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dauden lurrak okupatzeko beharra deklaratzea.
3.–Adostasuna agertzea desjabetzearen xede diren lurzatien titularrarekin adosturiko zenbatekoarekin.
4.–Ahalmena ematea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako eta Etxebizitzako eta 2030ko Agendako zinegotzi ordezkariari sina ditzan adostasuneko akta, ordainketa-akta eta okupazio-akta, bai eta desjabetzea burutzeko behar den bertze agiri oro ere.
5.–Baimena ematea desjabetze honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko 2025eko aurrekontuko 30/15220/622060 partidaren kargura: 210.123 euro Iruñeko Jaiotzen Elkartearen kasuan, 102.950,50 euro Materiales Eléctricos de Navarra SAren kasuan, eta eraginiko gainerako gastuak.
6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bertzelako interesdun ezezagunendako eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienendako; orobat, argitara ematea Foru Komunitatean editatutako bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei».
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bertzelako interesdun ezezagunendako eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienendako.
Iruñean, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2508395