127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planaren RS-4ko S-2 sektoreko (UI XIX-Milagrosa) behin betiko likidazio kontua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 2an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 02-JUN-25 (4/UV).

«Iruñeko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen S-2 sektorearen UI XIXko (ARS-4) Plan Partziala (2022/03/18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 9an harturiko erabakiaren bidez (4/UV), behin betiko onetsi zen horri dagokion birpartzelazio proiektua (2022/05/27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarraren 2025eko urtarrilaren 20ko erabaki baten bidez, onetsi zen ARS-4ko (UI XIX-Milagrosa) S-2 sektorearen birpartzelazio proiektuaren aldaketa. Haren xedea da M2B, M3 eta M4 lurzatien jabeei jakinaraztea beharrezkoa dela urbanizatzea etorkizunean lurzatiok okupatuko dituzten eraikinetako sotoen sabaia. Aldaketa horren behin betiko onespena argitaratu zen 2025eko otsailaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñeko Udal Planaren ARS4ko S-2 sektorearen gauzatzeari egoztekoak diren urbanizazio obrak amaiturik, eta Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek emanik behin betiko likidazio-kontuaren dokumentua, bidezkoa da jarduketa unitate horren behin betiko likidazio-kontua izapidetzea eta onestea; hori guztia jarraikiz (abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 189. artikuluaan ezarritakoari (dekretu horren bidez, Hirigintzako kudeaketaren gaineko erregelamendua onetsi zen).

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planaren ARS4ko (UI XIX-Milagrosa) S-2 sektorearen behin betiko likidazio-kontuaren dokumentua. Guztira, 5.483.310,53 eurokoa da.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren webgunean (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

3. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Erabaki hau ukitu guztiei jakinaraztea, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten jendaurreko epean.»

Hasiera batez onetsitako agiria esteka honetan kontsultatzen ahalko da:

https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion

Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2508318