2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURELU LONGIDAKO KONTZEJUA
Murelu Longidako hilerrirako bidea egokitzeko eta hobetzeko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurreko informazioa
Murelu Longidako Kontzejuak, 2024ko abenduaren 12an egin bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:
Lehenbizikoa.–Murelu Longidako hilerrirako bidea egokitzeko eta hobetzeko proiektua onestea eta hasiera batez onartzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 37., 41.2 eta 215.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berarekin dakar eraginpean hartzen dituzten ondasunak onura publikokotzat hartzea eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzea egiteko.
Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Hirugarrena.–Erabaki hau Longidako Udalari igortzea, berrespena eman diezaion.
Laugarrena.–Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Longidako udal bulegoetan (Aos, Nafarroa) eskura izanen dute proiektua.
Bosgarrena.–Ebazpen hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Murelu Longidako Kontzejuaren eta Longidako Udalaren iragarki-tauletan. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.
Seigarrena.–Erabaki hau ukituei eta Longidako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.
Longidako Udalak erabaki hori berretsi zuen 2025eko maiatzaren 29an egin ohiko osoko bilkuran.
MURELU LONGIDAKO HILERRIRAKO BIDEA EGOKITZEA ETA HOBETZEA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Behin betiko okupazioa m² | Osoa/partziala | Poligonoa | Lurzatia | Deskribapena |
UDAL-MUGARTEA: Longida |
LO-01 | Murelu Longidako Kontzejuaren herri-lurra | 163,83 | Partziala | 13 | 113 A | Larreak |
LO-02 | Fernando Oiza Redin Juan Jesús Oiza Redin María Oiza Redín | 152,18 | Partziala | 13 | 115 | Lurzorua |
LO-03 | José Javier Velaz Burgui | 526,42 | Partziala | 13 | 116 A | Lehorreko alorra |
65,60 | Partziala | 13 | 116 C | Larreak |
Murelu Longidan, 2025eko ekainaren 9an.–Kontzejuko burua, Martin Huarte Ollo.
Iragarkiaren kodea: L2508339