127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

UE-1124 unitatearen birpartzelazio-proiektua. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2025eko maiatzaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen UE-1124 unitate berriaren borondatezko birpartzelazio-proiektua, Reformas y Construcciones Lasa SLk sustatua (IFK: B31647902).

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1. eta 152. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Mendabian, 2025eko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2507991