2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
25-00740 gora jotzeko errekurtsoa, Udalak onetsitako hartze-agiri baten kontra, lurzati bateko hidrante bat konpontzeagatiko faktura dela eta
Jaso da 24-00740 gora jotzeko errekurtsoa, Enrique Mozaz Olloquik jarri duena Nafarroako Administrazio Auzitegian, kontra egiteko Melidako Udalak 2025eko apirilaren 1ean onetsitako hartze-agiri bati, lurzati bateko hidrante bat konpontzeagatiko faktura dela eta.
Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz dagokion erregelamenduari, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen erregelamenduari, toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatu ere, zehazki, 12.2 artikuluari, betiere maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berriaren arabera (6/1990 Foru Legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Melidan, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L2508365