2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Eteten da lizentziak ematea, lurzoru urbanizaezineko zenbait erabileretarako
Lesakako Udalak, 2025eko martxoaren 27ko bilkuran, erabaki zuen eten bat egitea eta lizentzia gehiagorik ez ematea lurzoru urbanizaezineko zenbait erabileretarako, Lesakako udal-mugartean, eraldatu eta garatu daitezkeen lurzoru urbanizaezinetan. Hori dena, ez dadin egin etorkizuneko udal lurralde antolamenduaren kontrako garapenik, antolamendu hori berrikusten ari baita, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari Buruzko Foru Legearen testu bateginarekin, zehazki 70.4 artikuluarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).
Etenak honako hauei eraginen die:
a) Nekazaritzako biltegiak, baldin ez badaude loturik jardunean den nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi batekin.
b) Bordak eta estalpeak, atsegin hartzeko direnak, ez erabilera profesionaletarako.
c) Egurtegiak, etxeko ukuiluak eta lanabesen biltegiak, 15 metro koadrotik gorakoak direnak eta ez daudenak loturik etxebizitza-eraikin finkatuarekin.
Etenaldiak urtebeteko indarraldia izanen du, eta luzatu ahal izanen da, jarraikiz goian aipatutako testu bateginaren 70. artikuluari.
Lesakan, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Eneko Fernández Maritxalar.
Iragarkiaren kodea: L2508296