127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa 3. poligonoko 57. lurzatiko xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Leitzako alkateak, ekainaren 5eko 2025/0192 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 3. poligonoko 57. lurzatiari buruzko xehetasun-azterketaren aldaketa, Modesto Sagastibelza Zubillagak sustatua eta Alberto Gonzalez Purroyk egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2508177