127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. sektoreko AH-15.13 eremu homogeneoan (2. poligonoko 159. lurzatia). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko ekainaren 6ko 111. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatirako (2. sektoreko AH-15.13 eremu homogeneoa) xehetasun-azterketa, Plazaetxea Gestion Integral SLk sustatua. Xedea da familia bakarreko etxebizitzen baitako garajeetan jarriko diren itxituren eraikuntzako ezaugarriak eta hirigintzako determinazioak ezartzea, eremu homogeneoan eraiki ondoren soberan dagoen eraikigarritasuna banatzea, eta lurzatiko beheko solairuan barne-lerrokadurak edo gehieneko okupazioa aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2508350