127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 126. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko ekainaren 3ko 2025-0601 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Uharteko 1. poligonoko 126. lurzatian. Sustatu du Uharteko El Ferial plaza 10ean dagoen eraikineko jabeen erkidegoak (espedientea: 5160/2024).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bilakatuko da automatikoki.

Uharten, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2508172