127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Udalaren kirol instalazioen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamendua. Hasierako onespena

2025eko ekainaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Fustiñanako Udalaren kirol instalazioen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamendua.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Fustiñanan, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2508355