127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Udal Plan Orokorraren aldaketa, erabilera baimengarriak gehitzeko. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2025eko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Cintruenigoko Udal Plan Orokorreko hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketari. Aldaketa horren bidez, honako hauek sartu nahi dira erabilera baimengarrien artean:

–Nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina eta lurzoru urbanizaezin generikoa deritzen kategorietan, energia berriztagarriak sortzeko instalazioak eta haiei atxikitako azpiegiturak (transformaziorako, biltegiratzeko eta ebakuatzeko).

–Higadura arrisku handia duten espazioak birgaitzeko baso lurzoru urbanizaezinean, Totalenergies Clientes SAU merkataritza-sozietateak sustatutako azpiegituren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan.

Cintruenigon, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2508323