2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2. poligonoko 1737., 1739., 1740., 1741., 1742., 1743., 1744., 1745. eta 1313. lurzatietako finken normalizazioa. Hasierako onespena
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 5an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Burlatako 2. poligonoko 1737., 1739., 1740., 1741., 1742., 1743., 1744., 1745. eta 1313. lurzatietako finken normalizazioa. Tanatorios Irache SAk sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Burlatan, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2508281