127. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

"Berako bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzea (I. fasea: Bidasoren ondoko pasealekua)" izenburuko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

2025eko apirilaren 15ean, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen "Berako bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzea (I. fasea: Bidasoren ondoko pasealekua)"izenburuko obra proiektua onartzea, eta hasierako onarpena ematea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari, eta jendaurrean jartzea hamabost egunez. Iragarkia 2025eko apirilaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (81. zenbakia).

Epe horretan, alegazioak aurkeztu zituzten Ibaialde 4-6 komunitateko jabekideek eta M. Begoña, M. Elena eta Ana M. Iraizoz Fagoaga ahizpek.

Berako Udalak, 2025eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran,

Erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Behin betiko onartzea "Berako bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzea (I. fasea: Bidasoren ondoko pasealekua)" izenburuko obra proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek inplizituki dakar herri onurako deklaratzea eta okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ezetsi egiten dira aurkeztutako alegazioak erabaki honen azalpen zatian adierazitako eta aipatutako txosten juridikoan garatutako arrazoiengatik, eta horren oinarri juridikoak transkribatutzat eta onartutzat ematen dira.

Bigarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna den aldetik, presakotzat jo dezala ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, bizikleta mugikortasuna sustatu behar da (mugikortasun jasangarria lurraldearen barruan), Berako hirigunearen eta Bidasoko Bide Berdearen arteko oinezkoen konexioa hobetu behar da, eta Baztan-Bidasoko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren mugarriak eta helburuak bete behar dira. Plan hori Turismo Ministerioak finantzatzen du, Next Generation-EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 14. osagaiaren 1. inbertsioaren esparruan.

Hirugarrena.–Adieraztea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko aurrekontu partida dagoela (1-1340-60900 partida).

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburpen bat argitaratzea Foru Komunitateko egunkari batean, eta Berako Udaleko iragarki-taulan jartzea.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea ukitutako pertsonei, txosten juridikoaren kopiarekin batera, dagozkion ondorioetarako.

Beran, 2025eko ekainaren 19an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKAREN KODEA

TITULARRAK

AFEKZIOAK

KATASTROA

Behin betiko okupazioa

m²

Behin-behineko okupazioa

m²

Poligonoa

Lurzatia

Deskribapena

Berako udal-mugartea

BER-01

Ana M. Iraizoz Fagoaga

807,86

186,58

9

192

Lurzoru urbanizagarria

M. Begoña Iraizoz Fagoaga

M. Elena Iraizoz Fagoaga

BER-02

Ibaialde 4-6 komunitateko jabekideak

136,27

26,81

9

357

Lurzoru urbanizagarria

M. Milagrosa Goya Michelena

M. Teresa Michelena Tellechea

Juan M. Altuna Arocena

Olatz Ansola Erquicia

Garbikunde Sein Echeveste

Ainhoa Ruiz Galarza

Andoni Lasaga Arburua

Santos García Antón

M. Jesús Masa García

José Luis Arribillaga Barrios

Francisco Javier Urchegui Egozkue

José M. Ugalde Ibarburu

Ainhoa Berasategui Artieda

José M. Elizondo Segurola

M. Esther Elizondo Segurola

José Carlos Picavea Echeveste

Estela Verónica Aguilar Guadalupe

Marco Javier Suasnavas Vallejo

Roberto Arnaiz Moreno

Ana M. Pizzio Picabea

Valentina Rodríguez Vázquez

Ignacio Ayuso Trejo

M. Carmen Iglesias Vázquez

Pedro Manuel Andrés Maqueda

M. Adoración Rico Merino

Juan Cruz Lizardi Errandonea

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA

Kutxabank SA

Banco Santander SA

CaixaBank SA

Laboral Kutxa

BER-03

José Antonio Múgica Martiarena

14,15

44,27

9

187

Hiri-lurzorua

BER-04

José Antonio Múgica Martiarena

93,89

-

9

95

Lurzoru urbanizagarria

Iragarkiaren kodea: L2508830