2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Deialdia, gizarte arloko proiektuak eta jarduerak burutzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko 2025. urtean. Laburpena
DDBN (Identif.): 838477.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/838477).
2025ean Baztan aldean gizarte arloko proiektuak eta jarduerak burutzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak.
Baztango Udalak, alkateak 2025eko ekainaren 9an emandako ebazpen baten bidez, erabaki zuen 2025ean Baztan aldean gizarte arloko proiektuak eta jarduerak burutzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak onestea.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Baztanen egoitza izanik, Baztanen bertan esku hartzen duten talde, entitate, kolektibo eta elkarteak dira dirulaguntzen xede. Edota, egoitza Baztandik kanpo izanik ere, Baztanen dihardutenak.
–Irabazi-asmorik ez dutenak.
–Prebentzioaren, laguntzaren, gizarte-laguntasunaren, aisia eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana egiten dutenak. Eta, gutxienez, aurreko urtean ekintza edo proiekturen bat garatu izana.
–Behar bezala erregistratuak daudenak Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Baldintza hau betetzen ez badute, 10 egun izanen dute erregistroa gauzatzeko.
–Zerga-betebeharrak Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainduak izatea. Ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
–Baztango Udalarekin zorrik ez izatea, Udalak ofizioz ziurtatuko du.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da Baztanen esku hartu eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko talde, entitate, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko sistema ezartzea.
Dirulaguntzen helburua dira prebentzioaren, laguntzaren, aisia eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak sustatzea; hots, espresuki kolektibo ahulei, behar bereziak dituztenei edo gizarteratzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta dauden programak sustatzea.
Beti ere dirulaguntzaren xedea entitateak babestea da eta ez osorik finantzatzea. Hau da, entitateek bertze diru iturriak izan beharko dituzte egitasmoak aitzinera ateratzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Dirulaguntza honen finantzaketa Baztango Udaleko Gastuen Aurrekontuetako 1-2311-4820000 "Dirulaguntza ongintzazko erakundeendako" kontu-sailarekin ordainduko da; 30.000,00 euro ditu.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez izapidetu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalen epean; hori guztia bete beharrez ezarrita dagoena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan.
Elizondon, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2508338