2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 239. lurzatian. Hasierako onespena
Barasoaingo Udaleko alkateak hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 239. lurzatirako, Barasoaingo planeamenduaren barnean, Enrique Flamarique Fresánek sustaturik. Alkatetzaren 2025eko apirilaren 29ko 29 bis Ebazpenaren bidez onetsi zuen, herritarrek parte hartzeko plana izapidetu ondoren.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko foru legearen testu bategina).
Barasoainen, 2025eko apirilaren 29an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2508014