2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 217. lurzatian. Hasierako onespena
Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, aldatu daitezen gehieneko lerrokadurak familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko, Taxoareko 3. poligonoko 217. lurzatian. Andrea Garraza Michausek eta Iñaki Guergué Corralesek sustatu dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Mutiloan, 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2508518